7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

75E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Doneztebeko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Doneztebeko 2. poligonoko 212. eta 522. lurzatietako puska baten eta 590. lurzatiaren lurzoru-sailkapena aldatzeari buruzkoa, José Diego Sarratea Arreguik sustatuta.

Doneztebeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Doneztebeko 2. poligonoko 212. eta 522. katastro-lurzatietako puska baten eta 590. lurzatiaren lurzoru-sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarri bihurtzeko. Gaur egun, 212. eta 522. lurzatietako puska hori gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dago, eta 590. lurzatia hiri-lurzoru finkatu gisa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 91E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2024ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Doneztebeko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Doneztebeko 2. poligonoko 212. eta 522. lurzatietako puska baten eta 590. lurzatiaren lurzoru-sailkapena aldatzeari buruzkoa, José Diego Sarratea Arreguik sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Doneztebeko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2417913