7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da Udalaren 2025eko aurrekontua.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2025eko aurrekontua, kapitulu ekonomikoen arabera laburtua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 725.100,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.032.846,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.999.820,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 745.459,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 516.822,22 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.120.047,22 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.397.550,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.387.224,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 401.649,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 923.624,22 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.120.047,22 euro.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2418505