7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2025eko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako tasa eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Figarolen, 2024ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2418605