7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2024ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontu orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Figarolen, 2024ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2418603