7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORDOVILLAKO KONTZEJUA

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Cordovillko Kontzeju Batzarrak, 2024ko abenduaren 16an egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubideari dagokionean heldu den 2025. urterako eta eta oraingo legegintzaldiak diraunerako, aho batez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Ezartzea dedikazio esklusiboagatik edo partzialagatik ordainsaririk jasotzen ez duten Kontzejuko Batzarreko kideek eskubidea izanen dutela honako bertaratze araubide honetarako:

a) Batzordearen bilkuretara joateagatik: 75 euro bilkura bakoitzeko.

b) Kontratazio mahaietara joateagatik: 60 euro.

Bigarrena.–Zehaztea idazkariaren karguaren hilabeteko dedikazioa gutxienez 20 ordukoa izanen dela, horretarako ezarriz urtean 4.666,67 euro gordineko ordainsaria. 14 ordainsari jasoko dituzte, hamabi izanen dira urteko hilei dagozkienak, eta bertze biak ekainean eta abenduan jasoko dituzte; gainera, alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Ordainsari horiek urtero eguneratuko dira, sektore publikoko aurrekontu-legeek baimentzen duten ehunekoan.

Ordainsari horiek eskuratzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten bertze eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan ezarri bezala.

Hirugarrena.–Ezartzea Kontzejuko buruaren karguak hilabetean gutxienez 45 orduko dedikazio partziala izanen duela, eta horretarako ezartzea urtean 10.500 euroko ordainsari gordina. Ordainsaria 14 ordainketatan jasoko du, hamabi izanen dira urteko hilei dagozkienak, eta beste biak ekainean eta abenduan jasoko ditu; gainera, alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Ordainsari horiek eskuratzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten bertze eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan ezarri bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cordovillan, 2024ko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, Ana Vales San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2418634