7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

74E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Andosillako Udal Planaren aldaketa egituratzailea, ZD-02 sektorearen mugaketa berriari buruzkoa, Andosillako Udalak sustatuta.

Andosillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da indarrean dagoen Andosillako Udal Planaren ZD-02 sektorea berriz mugatzea, zeinak, jatorriz, 1. poligonoko 153, 154., 693., 1063. eta 1260. lurzatiak baititu barnean (lurzoru urbanizagarriak). Horrela, Camino del Campo alderdiko tarte bat sartuko da sektorean (lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dago eta urbanizagarri bihurtuko da), eta sektoretik kanpo utziko dira 153. eta 154. lurzatiak (urbanizatuak daude jada eta aurrerantzean hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatuko dira) eta 1. poligonoko 151. eta 152. lurzatiak (hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatuta daude, baina lurzatien eguneratzearen ondorioz, partez, sektorearen barruan sartu ziren).

Ingurumen Ebaluaziorako Atalak 2024ko ekainaren 12an egindako txostenean, adierazi du proposamena ez dagoela sartuta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2012 Legearen 6. artikuluan jasotako kasuetan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Andosillako Udal Planaren aldaketa egituratzailea, ZD-02 sektorearen mugaketa berriari buruzkoa, Andosillako Udalak sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Andosillako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2417895