2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.
Cadreitan, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2418973