2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Berriozarko Udaleko alkateak, 2024ko abenduaren 19an, 2024/958 Ebazpena eman zuen:
"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak María Carmen Nadales Ramírez lehen alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2025eko urtarrilaren 10etik 12ra, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea María Carmen Nadales Ramírezi eta udal alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Berriozarren, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2418702