7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2025eko lan-egutegia

Ikusirik 495/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 10ean egin bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

1. Aste barreneko jaiegunen 2025eko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileendako; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 7a: San Fermin (herriko jaieguna).

–Uztailaren 25a: Santiago.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Martxoaren 7a.

–Maiatzaren 2a.

–Uztailaren 8a.

–Abenduaren 5a eta 26a.

2. Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:

–Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.

–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

3. Baliogabe deklaratzen dira, 2025ean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako xedapen honetan ezarritakoak: 495/2024 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2025eko lan egutegian jaso diren horietan ere.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2418593