2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2025erako zerga-tasak
Berbintzanako Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Karga-tasak eta aukerako hobariak onestea udal zergen gainean, 2025erako.
1.–Hiri-lurren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa: balorazio txostena onestearekin bat, erabaki da landa-lurrerako eta hiri-lurrerako zerga-tasa berdina izanen dela, beraz, %0,25ekoa izanen da.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Ordaintzera behartuta dauden subjektuak: Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko tarifak ordainduko dituzte. Udalerri tasa 1,4.
3.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.
4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
–Obra handia: %4,75. Oinarrizko zenbatekoa + 500.00.
–Obra txikia: %3,75. 500.000 baino gutxiago.
–Teilatua garbitzea eta fatxadak pintatzea: salbuetsirik.
–Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.
–Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.
–Instalazio fotovoltaikoak: ikus ordenantza.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,38 | 20 urte edo hortik gora |
0,16 | 19 urte |
0,10 | 18 urte |
0,06 | 17 urte |
0,06 | 16 urte |
0,08 | 15 urte |
0,20 | 14 urte |
0,20 | 13 urte |
0,25 | 12 urte |
0,32 | 11 urte |
0,37 | 10 urte |
0,50 | 9 urte |
0,54 | 8 urte |
0,48 | 7 urte |
0,42 | 6 urte |
0,36 | 5 urte |
0,30 | 4 urte |
0,32 | 3 urte |
0,30 | 2 urte |
0,20 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
Tasa: %8.
Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta beraren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berbintzanan, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2419135