7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi bat iragartzen da, bete daitezen Barillasko (Nafarroa) bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak. Hamabost eguneko epe bat ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, hautatuak izateko aipatutako karguetako edozeinetarako. Hori guztia, bete dadin xedatuta dagoena Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan (ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2418847