7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin, Udal honen 2024ko plantilla organikoa aldatzeko espedientearen jendaurreko epea iragan denez, iragarkia argitaratu baitzen 2024ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta Udalaren iragarki-taulan, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hona hemen aldaketa:

Lanpostu hau sortuko da:

8. lanpostua: familia-langilea. Lan-kontratuduna. Lanaldi partziala. (lanaldiaren %66). Lanpostuko osagarria: %14,77. Hutsik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2418705