2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2418594