2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
6. poligonoko 117. lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea
Altsasuko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Altsasuko 6. poligonoko 117. lurzatiaren desafektazioa, 1.224,87 m²-ko azalera duena. Helburua da desafektazioaren ondoren trukea egitea Inés-María Fernández Pozoren eta Juan Carlos Morán Santanoren lurzati batekin (Altsasuko 6. poligonoko 39. lurzatia; guztira, 9.458,63 m²). Orobat onetsi da desafektazio hori arautzen duen baldintza-agiria.
Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Altsasun, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2419195