7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta haren mendeko erakundeen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2419194