2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Altsasun, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2419193