2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko lan-egutegia
Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako lan-egutegia. Hona hemen:
"Mankomunitateko buruak 2025eko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, bai eta Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gainerako jaiegunak ere:
• Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
• Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).
• Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
• Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
• Apirilaren 21a. Pazko bigarrena.
• Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
• Ekainaren 9a: San Gregorio Ostiakoa.
• Uztailaren 25a: Santiago eguna.
• Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
• Abuztuaren 18a eta 19a: Herriko festak.
• Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
• Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.
• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
• Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen egiazko lanordu kopurua: 1592 ordu.
Ordutegia: 7:35etik 15:00etara.
Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:
• Maiatzaren 2a: Langileen egunaren zubia.
• Abuztuaren 14a: Herriko festak.
• Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.
Gainerako orduak Mankomunitateko langileen barne-antolaketaren arabera hartuko dira.
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehena.–Onestea 2025eko lan egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Udalaren iragarki-taulan".
Los Arcosen, 2024ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2418483