2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa aldatzea.
Hasiera batez onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, datako egunetik hasita, Mankomunitateko udaletako bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ablitasen, 2024ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Maite Melero Pellicer.
Iragarkiaren kodea: L2418491