2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Epe hori iraganik eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua bertzerik gabe onetsirik geldituko da.
Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2418670