2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2025eko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Mendabian, 2024ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2418701