7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren ordainsariak

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 18an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.–Mankomunitateko buruaren ordainsariaren egungo sistema aldatzea eta ezartzea Nafarroako Administrazio Publikoen langileen A mailari esleitutako ordainsarien %25eko konpentsazio ekonomikoa, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

Bigarrena.–Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Aditzera ematen da, horrela betez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua, eta lege-testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak).

Andosillan, 2024ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2418723