7. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Altsasun, 2024ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.

Iragarkiaren kodea: L2418806