2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 23an egindako ezohiko urgentziazko Batzorde Erabakitzailean, hasiera batez onetsi du Mankomunitateko 2025eko plantilla organikoa.
Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arantzan, 2024ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.
Iragarkiaren kodea: L2418803