2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Udal-mugartean eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena Esako udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak ezartzea.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2418778