2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintza-jarduketak. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintza-jarduketak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esan, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2418777