2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako
Esako Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, honako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2025erako.
ZERGA-TASAK
Zerga-tasei dagokionez, Alkatetzaren proposamena honakoa da:
1.–Lurraren kontribuzioa.
Karga-tasa ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan araututako gutxieneko %0,25ean eta Udal Ordenantzan ezarritako gainerako hobariak bere horretan mantenduko dira; Ordenantza behin betikoz onetsi zen 2022ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala.
1,4 haztapen indizea mantentzen da.
3.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa.
NTOFLren 162. artikuluan ezarritako tarifak aplikatuko dira (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
1. Zerga honako kuota hauen arabera eskatuko da:
a) Autoak:
–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 22,30.
–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 62,72.
–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 133,78.
–16 zaldi fiskal baino gehiago: 167,30.
b) Autobusak:
–21 plaza baino gutxiago: 156,08.
–21 plazatik 50era bitarte: 223,01.
–50 plaza baino gehiago: 278,77.
c) Kamioiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 78,13.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 156,08.
–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 223,01.
–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 278,77.
d) Traktoreak:
–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 38,32.
–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 76,61.
–25 zaldi fiskal baino gehiago: 153,02.
e) Atoiak eta erdi atoiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 39,10.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 78,13.
–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 156,08.
f) Bertzelako ibilgailuak:
–Ziklomotorrak: 5,62.
–125 cc-ra arteko motozikletak: 8,44.
–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 13,98.
–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 27,56.
–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 55,16.
–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 110,30.
TOFLn (159.3 eta 160. artikuluak) berariaz araututako salbuespenak eta ez ordaintzeko kasuak aplikatuko dira.
Mantentzen dira ECO eta zero isuriko ibilgailuetarako Ordenantzaren 4. artikuluan araututako %30eko eta %75eko hobariak.
4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
Karga-tasa %4 izanen da.
Mantentzen da zergaren kuotaren %50eko aukerako hobaria, eguzki energiaren edo bertze energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin horietan ez bada aplikatzekoa betebehar hori Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera (2. artikulua).
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).
Mantentzen dira Nafarroako TOFLren 176. artikuluko koefizienteak eta %8ko karga tasa.
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,38 | 20 urte edo hortik gora |
0,16 | 19 urte |
0,10 | 18 urte |
0,06 | 17 urte |
0,06 | 16 urte |
0,08 | 15 urte |
0,20 | 14 urte |
0,20 | 13 urte |
0,25 | 12 urte |
0,32 | 11 urte |
0,37 | 10 urte |
0,50 | 9 urte |
0,54 | 8 urte |
0,48 | 7 urte |
0,42 | 6 urte |
0,36 | 5 urte |
0,30 | 4 urte |
0,32 | 3 urte |
0,30 | 2 urte |
0,20 | 1 urte |
0,06 | Urtebetetik behera |
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIAREN ERABILERA ETA BERTAKO TASA ARAUTZEN DITUENA
Alkateak dio ordenantza hau 2025eko otsaileko ohiko osoko bilkuran berrikusiko dela, tarifak egokitzeko zerbitzua eramanen duen enpresak kobratzen digunari. Iritsi berri zaigu aurrekontua eta ondoko osoko bilkurarako prest izanen dugu. Beraz, momentuz proposamena da mantentzea 2024ko abuztuaren 22an onetsitako tarifak (171. Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Tarifak
5. artikulua. Honako hauek dira udal hilerriko zerbitzuak emateko tarifak:
Lurrean hobiratzea: kontzesioa, 99 urteko aldi luzaezin baterako: salbuetsia.
Nitxoan hobiratzea: kontzesioa, 99 urteko aldi luzaezin baterako: 420 euro.
Kolunbarioan hobiratzea: kontzesioa, errautsak kolunbario batean gordetzeagatik, 99 urteko aldi luzaezin baterako: 420 euro.
Bigarren eta ondorengo hobiratzeak nitxo eta kolunbarioetan: 210 euro. (Kontzesioa 99 urterako da, lehen ehorzketarekiko, eta ezin izanen da luzatu).
Ordenantza, eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.
Balioak mantentzea proposatzen da. Zenbatekoak:
A) Festetako postuak eta barrakak: 103,00 euro epealdi bakoitzeko.
B) Kaleko salmenta, merkatu txikia: 247,00 euro urtean.
C) Hainbat gaitako postuak ferietan eta bertzetan: 3,09 euro eguneko.
D) Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 39,14 euro urtean.
E) Jarduera ekonomikoen aprobetxamenduak, baldin bizilagunen onurarako zerbitzua egiten badute: 1,54 euro/m² egunean.
F) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jartzea:
–Kargatzeko puntua jartzeko baimen bakoitza: 31,00 euro.
–Aprobetxamenduaren tasa: 0,154 euro/m² egunean.
G) Okupazio berezia, terraza jartzeagatik: 5,15 euro/m² urtean.
ORDENANTZA, UR-HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA
%8ko igoera proposatzen da, bat etorriz atzoko egunarekin Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatean izandako bilkurarekin, gastua estaltzetik urrun izanik ere, komeni da igotzea: horrenbertzez, honako tarifak jaso dira:
Tarifak
5. artikulua. Zerbitzuaren tasak honako kontzeptuengatik izanen dira:
a) Etxeetan erabiltzeko hornidura:
–30 metro kubikoko kontsumora bitarte, seihilekoan: 0,67 euro/m³.
–30 metro kubikoko kontsumotik aitzina, seihilekoan: 0,76 euro/m³.
–Gutxienekoa: 18,60 euro seihilekoan, 30 m³-ri dagokiona.
b) Industrian eta obretan erabiltzeko hornidura: 0,76 euro/m³.
c) Ureztaketan eta igerilekuetan erabiltzeko hornidura: 0,71 euro/m³.
d) Ur hornidurako sareari lotzeko lizentzia edo baimena ematea: 150 euroko ordainketa bakarra.
e) Zerbitzuan baja eman ondorengo bigarren edo hurrengo altak: 60 euro.
ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Tasa horren zenbatekoa izanen da tasa horri loturiko enpresek udal mugartearen barnean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5.
Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.
ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
Laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza (Laborantzak - egurra - bertzelako aprobetxamenduak). Behin betiko onespena.
Mantentzen da aipatu ordenantzaren 23. artikuluan ezarritako kanona, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1ean sorraraziko da, eta zenbatekoa izanen da 4,50 euro erreguko (2015) gehi dagozkien Nafarroako KPI eguneratzeak, ordenantzaren beraren irizpideen arabera.
Puntu honen barne dago egurraren aprobetxamendua, hots, 15 euro egurketariak markatutako lote bakoitzeko.
ORDENANTZA, BAZKALEKUKO LARREEN ADJUDIKAZIOA ETA APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DITUENA
Enkante publikoa eginik (2023ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 24koa) 2, 3 eta 4 zenbakiko bazkalekuetako larreen 18.050,00 euroko adjudikazioa (kanonaren urteko KPIren pareko igoerarekin), eta aprobetxamenduaren 8 urteko iraunaldiarekin, 2023ko azaroaren 24tik 2031ko azaroaren 23ra.
Horrenbertzez, Nafarroako 2025. urteko KPIari dagokion igoera aplikatuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifak mantentzea proposatzen da, eta sartzea %50eko deskontua sarrera eta abonuetan %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki frogatzen dutenendako.
4. artikulua. Udal instalazioak erabiltzeko tarifak honako hauek izanen dira:
–Denboraldiko abonuak:
- Haurrak, 5 urtetik 16ra bitartekoak: 40 euro.
- Helduak: 60 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 40 euro.
- Hilabeteko abonua: 40 euro.
- Familiarendako abonua: %50eko beherapena 2. seme edo alabagandik hasita (16 urte arte).
- Desgaitasuna dutenen denboraldiko abonuak: ezarritako tarifen gaineko % 50eko murrizketa.
–Eguneko sarrera:
- Haurrak, 5 urtetik 16ra bitartekoak: 4 euro.
- Helduak: 5 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 4 euro.
- 5 urtetik beherakoak: dohainik.
- Desgaitasuna duten pertsonak. Ezarritako tarifen gaineko % 50eko murrizketa.
ORDENANTZA, AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Zenbatekoak (mantentzen dira). Gai-zerrendaren hurrengo puntuaren arabera, 2000 baino gutxiagoko lizentzietarako tasak salbuetsiko dira arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsitakoan:
1.–Kopiak eta konpultsak:
a) Kopiak eta fotokopiak A4 paperean: 0,10 euro orriko.
b) Kopiak eta fotokopiak A3: 0,25 euro orriko.
c) Agiriak konpultsatzea: 0,50 euro orriko.
2.–Ziurtagiriak: 0,50 euro.
3.–Lizentziak, kontzesioak, baimenak eta txostenak:
a) Animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak: 20,00 euro.
b) Arma-txartelak: 20,00 euro.
4.–Obra lizentziak eta aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena behar duten jarduketak:
a) Obra gauzatzeko aurrekontua < 3.000 euro: 54,45 euro.
b) Obra gauzatzeko aurrekontua < 15.000 euro: 84,70 euro.
c) Obra gauzatzeko aurrekontua < 30.000 euro: 145,20 euro.
d) Obra gauzatzeko aurrekontua < 60.000 euro: 193,60 euro.
e) Obra gauzatzeko aurrekontua < 150.000 euro: 242,00 euro.
f) Obra gauzatzeko aurrekontua < 300.000 euro: 363,00 euro.
g) Obra gauzatzeko aurrekontua < 600.000 euro: 484,00 euro.
h) Obra gauzatzeko aurrekontua < 1.500.000 euro: 605,00 euro.
i) Obra gauzatzeko aurrekontua >1.500.000 euro: 726,00 euro.
5.–Bigarren errekerimendua eta ondorengoak, halakorik bada:
a) Lehen dokumentazio-errekerimendua: 78,65 euro.
b) Hasierako proiektuaren eranskina: lehenengo txostenaren kostuaren %50 (gutxienez 78,65 euro).
c) Ondorengo errekerimenduak: aurreko txostenaren kostuaren %70 (gutxienez 78,65 euro).
6.–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eta urbanizazioko obren onarpena: obra lizentzietarako tasen baremoaren %70 (gutxienez 121,00 euro).
7.–Hirigintza argibide eskaerak:
a) Hirigintzako zedula (planorik egin gabe): 78,65 euro.
b) Hirigintzako zedula (planoa eginda): 151,25 euro.
c) Finken bananketa: 151,25 euro.
8.–Planeamenduko eta kudeaketako espedienteak:
a) Birzatiketa (eremua < 1.000 m²): 193,6 euro.
b) Xehetasun-azterketa (eremua < 1.000 m²): 151,25 euro.
c) Udal Plan Orokorraren aldaketa xehakatua (eremua < 1.000 m²): 242,00 euro.
d) Jarduketa eremuak 1.000 m²-tik gorakoak: Udaleko hirigintzako aholkularitza orduaren arabera 45,98 euro/ordua.
e) Aurri egoeren espedientea: 242,00 euro.
Ezarritako prezioak mantenduko dira gainerako tasa eta prezio publikoetan dokumentu honetan espresuki agertu ez badira.
Osoko bilkuran bozkatzen dira zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak proposaturiko tarifekin, honako emaitzarekin:
–Aldeko botoak: 4.
–Aurkako botoak: 0.
–Abstentzioak: 3.
Hori horrela,
Lehenbizikoa.–Gehiengo osoz onetsi dira zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, adierazitako uraren tasen igoerarekin.
Bigarrena.–Hasiera batez onetsi da igerilekuen prezio publikoen aldaketa, eguneko sarreretan nahiz abonuetan %50a murrizte aldera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki frogatzen dutenei.
Hirugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Prozedura Erkidea). Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Esan, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2418776