1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
124/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, atzemandako akatsak zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 15eko 105/2024 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, otsailaren 20ko 36/2012 Foru Agindua aldatzen da, makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-10 eredua onetsi zuena.
Akatsak atzeman direnez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 15eko 105/2024 Foru Aginduan (foru agindu horren bidez, otsailaren 20ko 36/2012 Foru Agindua aldatzen da, makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-10 eredua onetsi zuena), bidezkoa da akats horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera. Izan ere, artikulu horrek ezartzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzen ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Atzemandako akatsak zuzentzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 15eko 105/2024 Foru Aginduan (foru agindu horren bidez, otsailaren 20ko 36/2012 Foru Agindua aldatzen da, makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-10 eredua onetsi zuena). Hauek dira zuzenketak:
Azken xedapen bakarra, indarrean sartzeari buruzkoa, honela idatzi behar da: "Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den likidazio aldia dagokien aitorpenei aplikatuko zaie".
I. eranskinean (autolikidazio eredua), sarreren kontagailuaren laukitxoko 231 zenbakia eta irteeren kontagailuaren laukitxoko 251 zenbakia zuzenduko dira: horien ordez, 901 eta 902 zenbakiak paratuko dira, hurrenez hurren.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2418828