2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, 2025eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2025eko plantilla organikoa.
Erabaki hori jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, interesdunek aurkeztu ahal izateko alegazioak, kexak edo oharrak.
Arakilen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2504592