2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2025eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideak betez.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta bidezko irizten dieten erreklamazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Arakilen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2504591