2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera betez onestea 2025eko ekitaldirako udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua zein hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsiko dira, eta aurrekontua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrera eta gastuak kapituluka banaturik.
Oibarren, 2025eko martxoaren 26an—Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2504600