69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SLk sustatua.

Substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hamabost egun balioduneko epe horren barruan.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0038-2024-000004

Hasiera eguna

2024/07/25

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 9.5 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.1.b)iii)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.4.b) iii)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 2.b) taldea

Instalazioa

Jaki prestatuen fabrika

Titularra

ELABORADOS NATURALES DE LA RIBERA DEL EBRO SL

NIMA

3110709002

Kodea

Bodega Romana industrialdea z.g., 10. poligonoa, 340. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 596.397,000 eta Y: 4.678.762,000

Udalerria

FUNES

Proiektua

Jaki prestatuen fabrika (instalazioak handitzea, proiektatutako handitzearen ondoren eguneko 294 tona produktu akabatuko ekoizpen-ahalmenera iritsi arte)

Informazioa Eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak Aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2504757