2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Santakarako Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Iragarkia 2025eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 43an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025EKO UDAL AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 233.000 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 63.400 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.057.600 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 503.900 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak bertzerentzea: 0 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 179.200 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.062.100 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 367.100 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.119.900 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.000 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 512.000 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.
Gastuak, guztira: 2.062.100 euro.
Santakaran, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2504461