2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
24-1882 gora jotzeko errekurtsoa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Ernesto Martínez Monrealek 24-1882 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udalaren isilbidezko ezespen baten aurka. Ezespen hori dagokio honako berraztertzeko errekurtsoari: Iruñeko Udalak 2024ko maiatzaren 24ko osoko bilkuran (1/CP) hartutako erabakiaren aurka, zeinak Iruñeko Udalaren 2024ko plantilla organikoa behin betiko onesten baitu zuzendaritzako eta izendapen askeko lanpostuei dagokienez. Plantilla hori argitaratu zen 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2504761