69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2025eko martxoaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan;15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2504512