2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Marañongo Udalak, 2025eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Marañonen, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L2504441