69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Leringo Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 2ko 99. Ebazpenaren bidez, eta jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

DEKRETATZEN DUT:

Adrián Moreno Arroniz zinegotziaren esku uztea ezkontza zibil bat egiteko eskumena. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da ezkontza, 2025eko apirilaren 19an.

Lerinen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2504508