69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua zein hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsiko dira, eta aurrekontua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Leatxen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2504745