Iragarkia
69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
46E/2025 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Dirulaguntzak, Pirinioetako lurraldea dinamizatzeko asoziazionismoa bultzatzeko" izeneko deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 819426.
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarri zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren misioa dela despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea.
Era berean, Erronka Demografikorako eta Lurraldearen Egituraketarako Zerbitzuak, aipatutako dekretuaren 26., 28. eta 29. artikuluetan adierazitakoaren arabera, honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: "Pirinioetako Plana bultzatzea eta koordinatzea, Lursarea-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren eta lurraldeko eragileen laguntzaz" eta "Despopulazioak ukitutako lurralde-eremuetan dirulaguntzak kudeatzea, herritarrek aukera izan dezaten oinarrizko zerbitzu publikoak, ekintzailetza, belaunaldi-erreleboa eta landa-ingurunean etxebizitza eskuratzeko, besteak beste".
2017ko maiatzean eratu zen "Pirinioetako Mahaia", eskualde horretako toki erakundeek (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean jaso bezala) eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalerriek osatua; mahai horren antolakuntzan tokia dute, halaber, inguru horietako erakunde sozialek eta herritarrek. Mahai horretatik sortu zen Pirinioetako egoerari buruzko ponentzia bat eratzeko proposamena, zeina begi onez hartu baitzuen Foru Parlamentuak.
Parlamentuko Ponentziak egindako txostenean jasota daude Nafarroako Pirinioaldeko diagnostikoaren elementu kritikoak: biztanle gutxi eta sakabanatuak, populazio zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta, egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko enplegu falta eta belaunaldi berririk eza, etxebizitza lortzeko zailtasunak... Horren aurrean, aldiz, bizimolde berriak ditugu, hirikoa eta herrietakoa parekatzen dituztenak, landa eremua sustatu beharreko baliotzat hartzen duen ikuspegia agertzen hasi da, bertako ondare eta ingurumen aberastasuna, jarduera sektore berriak eta herritar taldeen bizitasuna ere hor daude... Horiek guztiak Pirinioetako Lurralde Garapen Jasangarriaren pizgarri izan daitezkeen aukerak dira.
Parlamentuak emandako gomendioetako bat "Pirinioetako Plan Estrategikoa egin eta inplementatzea" da.
Parlamentuaren gomendio horiek aplikatuz, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak zenbait ekimen gauzatu ditu Pirinioetako Plana inplementatzeko, ekintzei nahiz antolaketari dagokienez Pirinioetako Mahaiaren gidalerroetan eta erakunde kualifikatuekiko elkarlanean oinarritu den estrategia bat erabiliz.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Pirinioetako Planari dagozkion ekimenetan duen interes publikoaren erakusgarri, Nafarroako Lurralde Estrategiara jotzea besterik ez dago (Nafarroako Parlamentuak 2005eko uztailaren 4an onetsia). Bertan, Pirinioetako eremuak presentzia espezifikoa eta nabarmena du, bai Nafarroako Lurralde Ereduaren definizioan (3.3.7 kapitulua, "Pirinioak eta beste landa eremu eta naturagune batzuk") bai lurraldeko kultura berri baterako estrategian (4.5.2 kapitulua, "Pirinioak").
Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorrek 65.000 euroko kreditua aurreikusten dute "Dirulaguntzak, lurraldea dinamizatzeko asoziazionismoa bultzatzeko" izeneko 210002 21400 4819 922111 gastu-partidari aplikatua.
2016ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (DDBN), bat etorriz Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean xedatutakoarekin. Lege horretan xedatuta dago, hain zuzen, autonomia erkidegoek beren dirulaguntza-deialdien berri eman behar diotela DDBNri.
Nafarroako Gobernuak, 2016ko urtarrilaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, jarraibideak eman zituen Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren erakundeek ematen dituzten dirulaguntzen eta laguntzen informazioa tratatzeko. Ezarritako sistemaren arabera, bereizi behar dira gastua baimentzeko fasea eta dirulaguntza ematekoa, eta, orobat, ez da onartzen bi faseak batera tratatzen dituen kontabilitateko dokumenturik.
Ondorioz, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, 2025. urtean Pirinioetako Planaren lurralde eremuan ekintzak egiten dituzten elkarteei dirulaguntza emateko.
2. Onestea dirulaguntza arautuko duten oinarriak. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. 65.000,00 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu aurrekontuaren "Dirulaguntzak, lurraldea dinamizatzeko asoziazionismoa bultzatzeko" izeneko 210002 21400 4819 922111 partidaren kargura.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura eta departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko martxoaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
2025. URTEAN PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN EKINTZAK EGITEN DITUZTEN ELKARTEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Xedea eta helburua.
Pirinioetako Planak jatorria du lurralde hartan sortu eta Nafarroako Parlamentuak babestu zuen ekimen batean, eta haren xedea da eremuari eragiten dioten zenbait elementu kritiko indargabetzea, honako hauek, alegia: biztanle gutxi eta sakabanatuak, biztanleria zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta eta egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko belaunaldi berririk eza, eta etxebizitza lortzeko zailtasunak. Helburu horiek lortzeko, funtsezkoa da Planaren lurraldean bizi diren pertsonen inplikazioa eta parte-hartze aktiboa.
Deialdi honen xedea da norgehiagoka bidez dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko elkarteei, hauek bultzatzeko proiektuak gara ditzaten: herritarren parte-hartze aktiboa; elkarte sarearen garapena, lankidetza eta sareko lana; boluntariotza; hezkuntza; lurraldeko biztanleen, taldeen eta elkarteen arteko koordinazioa, informazioa eta komunikazioa; bai eta Pirinioetako Planaren lurralde eremuko gizarte, ekonomia eta kultura arloko aurrerapena ere, horrela, hirugarren sektoreak planean adierazitako eskaerei eta beharrei erantzuna emateko.
Era berean, deialdi hau herritarrek Agenda 2030aren esparruan mundu justuagoa, baketsuagoa, toleranteagoa, inklusiboagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa eraikitzeko konpromisoa sustatzearekin eta ahalbidetzearekin lotutako proiektuen garapenaren barruan sartzen da, eta, horrela, Nazio Batuen Erakundeak 2015eko irailean adostutako garapen jasangarriko helburuak lortzeari atxikitzen zaio.
2.–Onuradunak.
2.1. Deialdi honen onuradunak irabazi-asmorik gabeko elkarteak (aurrerantzean "elkartea", "elkarteak", "entitatea" edo "entitateak" termino generikoak erabiliko dira) izan daitezke, Pirinioetako Planaren lurralde eremuan deialdi honen bidez lortu nahi diren helburuak betetzen laguntzen duten proiektuak dituztenak.
Pirinioetako Planaren lurralde eremua Pirinioetako Eskualdeak osatzen du, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen I. eranskinean ezartzen den moduan, bai eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udal mugarteek ere. Aipatutako lurralde eremua gainditzen duten proiektuak egiten ahalko dira, baldin eta eremu horretan eragina badute eta deialdi honetan planteatutako helburuak lortzeko beharrezkoak badira, betiere entitate eskatzailearen edo eskatzaileen justifikazioa eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena jaso ondoren.
2.2. Onuradun izateko betebeharrak:
–Eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean, legez eratutako eta dagokion erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Deialdi honen III. eranskinean ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.
–Deialdi honetan diruz lagundu nahi diren proiektuetarako beste administrazio publiko batekin lankidetza-hitzarmenik edo kontraturik ez izatea.
–Helburuak betetzen direla eta diruz lagundu nahi diren proiektuak gauzatzen direla bermatzeko beharrezkoa den egitura izatea.
–Proposatutako proiektuak hasten diren egunerako, erantzukizun zibileko asegurua edukitzea, proiektu horietan hirugarren pertsonek jasaten ahal dituzten kalte materialak eta pertsonalak estaltzen dituena, eta istripu asegurua ere edukitzea langile boluntarioentzat, indarra duen araudiari jarraikiz.
–Zenbait entitatek batera lankidetzaren modalitatean aurkeztutako proiektuak izanez gero, eskabidean berariaz zehaztu behar da zertan datzan lankidetza hori: bakoitzak bere gain hartutako kudeaketa-, komunikazio- eta gauzatze-konpromisoak, adostutako ekarpen ekonomikoak (entitate laguntzaileek gastuaren guztizko zenbatekoaren %15 jarri beharko dute, gutxienez), lankidetzak ustez ekarriko dituen onurak, eta abar. Modalitate horretan, entitateetako batek gainerakoak ordezkatuz jardunen du eskaerari eta justifikazioari dagokienez. Eskaera-orrian adierazi beharko da hori. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean kide bakoitzeko aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da; kideok ere onuraduntzat joko dira.
2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, ekintzek irauten duten bitartean.
3.–Proiektu diruz lagungarriak.
3.1. Diruz laguntzen ahalko dira 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean gauzatzen diren proiektuak.
3.2. Arlo hauetakoren batean sartzen diren proiektuek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:
a) Lurralde garapen jasangarria bultzatuko duten proiektuak, besteak beste, honako arlo hauetan: ingurumena, turismoa, ondarea, garapen ekonomikoa, eta inguruko bizilagunen prestakuntza eta enplegagarritasuna.
b) Kultura, aisia eta hezkuntza sustatzera bideratutako proiektuak, inguru horretako kultura ondarearen eta herri tradizioen babesa, kontserbazioa eta zabalkundea bermatuko dutenak.
c) Herritarren parte-hartze aktiboa, asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzen duten beste arlo batzuetako proiektuak.
3.3. Oro har, deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
a) Irizpide sexista, arrazista, xenofoboak edo bestelako irizpide diskriminatzaileak aplikatzen dituzten proiektuak, biztanle batzuk beren izaerarengatik baztertzen dituztenak.
b) Deialdi honen xedea kontuan hartzen ez duten proiektuak eta/edo zuzendaritza honen beste deialdi espezifiko batean jasotako helburuetarako baizik ez direnak, edo dagoeneko zuzendaritza nagusi honen beste programa batzuen bidez diruz lagunduta daudenak.
4.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak.
4.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa banako proiektuetarako justifikatutako gastu diruz lagungarrien %80 izanen da, 3.000 euro gehienez, eta lankidetza bidezko proiektuetarako gastu diruz lagungarrien %100, 5.000 euro gehienez.
4.2. Entitate bakoitzak komenigarritzat jotzen duen adina eskaera aurkezten ahalko ditu deialdi honetan finantzatzeko, bai banako aurkezpen modalitatean, bai lankidetza bidezko modalitatean.
Hala ere, gehienez proiektu bat diruz lagunduko da parte-hartze modalitate eta entitate bakoitzeko, eta, hala badagokio, modalitate bakoitzean entitate horrek aurkeztutakoen artean puntuazio handiena lortzen duena izanen da aukeratua.
Salbuespen gisa, aurreko paragrafoan adierazitako proiektuak finantzatu ondoren aurrekontu-partidaren kreditua agortzen ez bada, modalitate bereko proiektu bat baino gehiago diruz laguntzen ahalko zaizkio entitate bati, proiektuen puntuazio hurrenkeraren arabera, harik eta kreditu erabilgarria agortzen den arte.
4.3. 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egiten badira, aipatu proiektuetako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
4.3.1. Zuzeneko gastuak.
Gastu diruz lagungarriak dira zalantzarik gabe proiektu diruz lagungarriaren izaerarekin bat datozenak; honelakoak izan behar dute:
a) Diruz lagundu beharreko proiektuak egiteko lokalak eta ekipamenduak alokatzea. Kasu honetan, gastu diruz lagungarria, gehienez, dirulaguntzan onartutako kopuruaren %40 izanen da.
b) Proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren material suntsikorrak.
c) Proiektuen publizitate- edo zabalkunde-gastuak.
13 d) oinarrian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
d) Proiektuak gauzatzeari zuzenean loturiko langileen bidaia eta ostatu gastuak eta dietak, baldin eta eskaeran behar bezala zehaztuta eta justifikatuta badaude eta diruz lagundu beharreko proiektuekin bat badatoz. Otorduetarako dietengatik 20 euroko dirulaguntza emanen da, gehienez, pertsona bakoitzeko. Txartel indibidualetan jaulkitako garraio gastuengatik, inoiz ez da ordainduko tarifa arrunt merkeenean ezarritako prezioa baino gehiago. Ibilgailu partikularrak erabiltzen direnean, 0,36 euro/km ordainduko da ibilbide bakoitzeko, eta zehaztu egin beharko dira abiapuntua, helmuga, egindako kilometroak, data eta bidaiaren arrazoia.
e) Elkarteko langileen zerbitzu tekniko eta profesionalak, proiektuak egiteko.
a.–Besteren konturako kontratua duten elkarteko langileek egindako zerbitzuak.
Diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundu beharreko proiektuetarako kontratatutako langileen hileko nomina bakoitzaren soldata kostuen zenbatekoak –gehienez ere, dirulaguntza eskatzen den unean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata adinako hileko kopuru bat, aparteko pagen zati proportzionala barne–.
b.–Autonomoen kontratua duten elkarteko langileek egindako zerbitzuak.
Kontratatutako langile autonomoek emandako zerbitzuetarako mugak 65 euro artekoak izanen dira orduko.
Atal honetako faktura guztiek berariaz jaso beharko dute jarduera mota, ordu kopurua eta aplikatzen den orduko prezioa.
f) Jarduerak azpikontratatzea.
Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzen ahalko dira, jardueren zenbatekoaren %100 arte. Hala ere, entitate onuradunarekin lotura duten pertsonak edo entitateak azpikontratatzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik zuzendaritza nagusi honen baimena eskatzea eta kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.
Ez dira inola ere azpikontratatzen ahalko diruz lagundutako proiektuaren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
g) Proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk.
4.3.2. Zeharkako gastuak.
Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari % 20ko edo hortik beherako zenbatekoa gehitzen ahalko zaio. Zeharkako gastuak entitate eskatzailearen edo eskatzaileen ohiko funtzionamenduaren gastu administratiboak dira, esku hartzea egiteko beharrezkoak.
Epigrafe honetan sartzen dira entitateko langile berekien gastuak, gauzatu beharreko ekintzetara bideratu dituzten proportzioan –gehienez ere, dirulaguntza eskatzen den unean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata adinako kopurua hilean, aparteko pagen zati proportzionala barne–. Entitateko langileria berekiaren gastuak ekintzen arabera xehakaturik aurkeztu behar dira, hauek azalduta: bakoitzean langileek zenbat ordu emanen dituzten, orduko prezioa eta guztira zenbat ateratzen den.
4.3.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:
a) Protokolo eta kortesiazko gastuak (bazkariak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.), eta bertaratutakoei emandako eskersariak.
b) Gastu diruz lagungarriak justifikatzeko aurkezten dituen fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, salbu eta gastu horiek entitateak berreskuratzekoak edo konpentsatzekoak ez badira; salbuespen hori berariaz adierazi eta frogatu beharko da, Ogasunak emandako egiaztagiri baten bidez.
c) Banku kontuetako interes zordunak.
d) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
e) Prozedura judizialen gastuak.
f) Ondasun inbentariagarriak (ordenagailuak, altzariak, etab.).
5.–Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.
5.2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.
5.3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.
Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak erakunde interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.
5.4. Dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztu beharko da, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela, eranskinetan dauden ereduen arabera.
5.5. Dirulaguntza eskatzen duten elkarteek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: Lankidetza bidezko modalitatean aurkezten diren eskaeren kasuan, entitate guztien dokumentazioa aurkeztu beharko da:
a) I. eranskinaren araberako eskabidea, banaka aurkeztutako eskaeretarako, eta II. eranskinaren araberakoa, lankidetza bidez aurkezten direnetarako. Entitate eskatzaileak sinatu beharko ditu bi dokumentu horiek; lankidetza bidezko proiektuen kasuan, entitate guztiek sinatu beharko dute.
b) Erregistroan inskribaturik egotearen frogagiria.
c) Identifikazio fiskaleko agiriaren (IFZ) kopia arrunta.
d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkaritza duenak III. eranskineko ereduaren arabera emana.
e) Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari kontsulta egiteko baimenik ematen ez bazaio:
I.–Ogasunarekiko zerga arloko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.
II.–Ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko ordainketak egunean daudela dioena, edo enpresaburu gisa inskribatuta ez egoteari buruzko txostena.
5.6. Baldin aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, entitateari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
Eskaerak hobeki ebaluatzen laguntzeko, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak entitate eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako proiektuetako informazioa argitzeko edo erantzukizunpeko adierazpenean jasotako puntuak dokumentu bidez justifikatzeko.
6.–Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.
6.1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.
6.2. Irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira eskaerak:
IRIZPIDEA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA 100 puntu |
A) ELKARTEAREN EGOITZA SOZIALAREN KOKAPENA: • Elkartearen egoitza soziala Pirinioetako Planaren lurralde eremuan egotea (5 puntu). • Elkartearen egoitza soziala Pirinioetako Planaren lurralde eremutik kanpo egotea (0 puntu). • Lankidetza bidezko modalitateko eskaerek 5 puntu lortuko dituzte lurralde eremuko elkarteek aurkezten badituzte; eta, bestela, eskatzaileen arteko batezbestekoa kalkulatuko da. | 5 puntu |
B) PROIEKTUAREN KALITATE TEKNIKOA: • Proposamenaren deskribapena (gehienez 5 puntu). • Proposamenaren testuinguruaren azalpena: kokalekua, inguruko errealitatearen azterketa, proposamenaren testuingurua lurraldean eta dagokion gaikako esparruan (3. oinarrian adierazitako gaikako esparruetako batean), zer premiari erantzunen dien, zer onura ekarriko dituen, eta abar (gehienez 10 puntu). • Helburu orokorrak eta espezifikoak (gehienez 10 puntu). • Ekintzen deskribapena: kalitatea, aniztasuna, jasangarritasuna eta abar (gehienez 10 puntu). • Egutegia (gehienez 10 puntu). • Giza baliabideak eta baliabide materialak (gehienez 5 puntu). • Aurrekontua (gehienez 10 puntu). | 55 puntu |
C) ONURADUNAK: • Ekintzen xede diren biztanleriako sektoreen eta kolektiboen identifikazioa (gehienez 5 puntu). • Ekintzen egokitasunaren eta xedeko biztanleriako sektoreentzako onuren justifikazioa eta deskribapena (gehienez 7 puntu). • Gazteek (14-30 urte), emakumeek eta/edo adinekoek (60 urtez gorakoek) dituzten beharrei erantzuten dieten ekintzak (gehienez 3 puntu). | 15 puntu |
D) GENERO IKUSPEGIA: Genero ikuspegia era egokian txertatzea proposamena taxutu eta idazterakoan, ekintzetan, adierazleetan, eta abarretan. | 10 puntu |
E) EUSKARA: Onuradunek euskara ezagutzearen aldeko eta bizitza sozialean euskara erabiltzearen aldeko ekarpena. | 5 puntu |
F) JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA: Adierazleak (parte-hartzea, emaitzak...) eta ekintzen jarraipen eta ebaluaziorako sistemak definitzea, diseinatzea eta ezartzea. | 5 puntu |
G) ZABALKUNDEA ETA KOMUNIKAZIOA: Planteatzen diren zabalkunde eta komunikazio jardueren egokitasuna eta irismena. | 5 puntu |
6.3. 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
6.4. Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna emanen zaie deialdiaren 6.2 oinarriko B atalean puntuazio handiena lortu duten eskaerei. Hala ere berdinketak irauten badu, 6.2 oinarriaren C atalean puntuazio handiena lortu duten eskaerak lehenetsiko dira. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraituz gero, hurrengo letretan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, a) letratik hasita, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.
6.5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 artikuluko f) letran xedatutakoa betetzeari dagokionez, deialdiaren xedea da gai hauetarako lagungarriak diren proiektuak gauzatzea: herritarren parte-hartze aktiboa; elkarte sarearen garapena, lankidetza eta sareko lana; boluntariotza; hezkuntza; lurraldeko biztanleen, taldeen eta elkarteen arteko koordinazioa, informazioa eta komunikazioa; bai eta Pirinioetako Planaren lurralde eremuko gizarte, ekonomia eta kultura arloko aurrerapena ere; beraz, taulan jasotako balorazio-irizpide ia guztiak gizarte irizpidetzat hartzen dira. Eta bereziki:
1.–Elkarte onuradunaren egoitza sozialaren kokapenari dagozkionak.
2.–Xede-taldeari dagozkionak, gazteen (14-30 urte), emakumeen eta/edo adinekoen (60 urtetik gorakoak) beharrei erantzuten dieten ekintzak badira.
3.–Deskribapenaren kalitatea, inguruetako bizilagunen enplegagarritasunari lotutako helburuei dagokienez edo inguruko herritarren parte-hartze aktiboa, asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzen dutenei dagokienez.
4.–Genero ikuspegia proiektuan txertatzeko aurreikusi diren neurriak.
7.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.
7.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari dagokio.
7.2. Eskaerak 6. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz baloratuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak beste departamentu batzuetako pertsona batzuen laguntza izan dezake, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.
7.3. Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, adierazten duena erakunde onuradunek dirulaguntzak jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
7.4. Eman beharreko dirulaguntzak behin-behinean esleitu ondoren, esleitu gabeko soberakinik badago, soberakin horiek agortzeko, proiektuak birprogramatzeko eskatzen ahalko da, baldin eta proiekturik badago legokiokeen dirulaguntza guztia eskuratu ez duena aurrekontuan dirurik ez izateagatik.
Proiektuen birprogramatzea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak eskatuko du, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz. Horretarako, ofizioa igorriko dio entitate eskatzaileari, eta hark proposatzen zaion birprogramatzea onartzen duen erantzun beharko du, horretarako emandako epean. Epearen barnean erantzuten ez badu, proposamena ez duela onartu ulertuko da.
7.5. Entitate onuradunen batek uko egiten badio dirulaguntzari, zenbateko erabilgarria aurrekontuko diru faltagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuei emanen zaie, jaso duten balorazioaren araberako ordenari jarraikiz. Bestela, halakorik ez badago, gainerako proiektuei emandako dirulaguntzari gehituko zaio, dirulaguntza horren zenbatekoaren proportzioan.
8.–Dirulaguntza emateko ebazpena.
8.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.
8.2. Dirulaguntzak emateko ebazpenean honako hauek jasoko dira: entitate eskatzaileen zerrenda; entitate onuradunak (lankidetza bidezko modalitatean elkarte guztiak onuraduntzat joko dira); diruz lagundutako proiektuak; proiektu bakoitzerako emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; emandako zenbatekoa nola banatuko den lankidetza bidez aurkeztutako elkarteen artean; eta, hala behar denean, gainerako eskaeren ezespena, arrazoia zehaztuta.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean jarriko dira, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
9.–Frogagiriak.
9.1. Onuradunek 2025eko urriaren 31ra arte (egun hori barne) egindako proiektua justifikatu beharko dute. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bidez:
a) Diruz lagundutako ekintza edo ekintzak ebaluatzen dituen memoria. Dokumentu horretan honako hauek jasoko dira: programaren ebaluazio orokorra, parte-hartzaileen gogobetetzea, egindako jarduerak (dokumentu bidezko froga barne) eta egin gabekoak, hobetzeko proposamenak, eta abar, eta horiekin batera IV. eranskinaren araberako adierazleen neurketen emaitzak.
b) Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa. Justifikazio kontu baten bidez aurkeztuko da. Kontuak, gutxienez, diruz lagundutako ekintzei eta haien kostuari buruzko adierazpena bildu beharko du, ekintzak egiteko gastu guztiak banan-banan zehaztuta, V. eranskinaren arabera. Jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, baita horiek benetan ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak. Entitate onuradunek PFEZa dela-eta egindako atxikipenen konturako sarrera egin behar badute Ogasunean, ordainketaren edo sarreraren frogagiria ere aurkeztu beharko dute.
Lankidetza bidezko modalitateko eskaera aurkezten denean, elkarte onuradunetako bakoitzak gauzatu eta ordaindu beharko du eskaeran bere gain hartu duen gastu-portzentajearen kostua (II. eranskina). Era berean, dagokion diru kopurua ordainduko zaio entitate bakoitzari.
c) Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuak parte hartu duela jakitera emateko betebeharra, hau da, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu dela ekintzen publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian, eta testu hau ere erantsi dela: "Subvenciona Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.

Iturria: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.
d) Proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen azaltzen duen berariazko adierazpena. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zenbat diru jaso duen eta nondik, guztia VI. eranskineko ereduari jarraikiz.
e) Langile boluntarioentzat kontratatutako erantzukizun zibileko eta istripuetarako aseguruen frogagiria, aseguruaren zenbatekoa eta indarraldia erakusten dituena; eta asegurua ordaindu izanaren frogagiriak.
f) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuaren ereduaren araberakoa, baldin eta laguntza lehen aldiz eskatzen bada edo daturen bat aldatu bada. Inprimaki eredua esteka honen bidez deskargatzen ahal da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.
Inprimaki hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalean aurkeztu beharko da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.
g) Elkarteak aurkeztutako fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) zenbatekoa berreskuratu edo konpentsatu ezin badu, izaera hori egiaztatzen duen Ogasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.
9.2. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio entitate eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan 10 egun balioduneko epean.
9.3. Egindako gastutzat joko da, oro har, ekintzak egiteko epea bukatu baino lehen benetan justifikatu eta ordaindu dena, hots, 2025eko urriaren 31 baino lehen.
10.–Dirulaguntzaren ordainketa.
10.1. Frogagiriak aztertuta, organo kudeatzaileak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena.
10.2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.
11.–Bateragarritasuna.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak diren entitateek Espainiako edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.
12.–Jarraipena eta kontrola.
Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak izanen du, hari atxikitako teknikarien bitartez, proiektuen jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.
13.–Betebeharrak.
13.1. Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoez gain:
a) Dirulaguntzaren oinarri den proiektua gauzatzea eta dirulaguntza emateko eskakizunak eta baldintzak betetzea.
b) Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin zerikusia duen edozein gorabeheraren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari.
c) Dirulaguntza eman duen organoak diruz lagundutako proiektuen edozein gorabehera edo alderdiri buruz eskatzen dion dokumentazio oro ematea, eta dirulaguntzaren xede izan diren ekintzen beharra, garapena eta gauzatzea alderatzeko egoki irizten diren bisita eta egiaztapen oro jasotzea onartzea.
d) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egiten diren idatzizko eta ahozko publizitate eta zabalkunde ekintzetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen eta dirulaguntzaren berri ematea. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu beharko dira: "Subvenciona Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.
e) Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzea diruz lagundutako proiektuen zabalkundean, gizartean ezagutzea eta parte-hartzea pizteko.
f) Jarduerak gauzatzen diren denbora guztian Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarrizketarako bideak eta koordinazioa mantentzea, horrela programei eta horietan gerta litezkeen aldaketei buruzko jarraipena, egiaztapena edo informazio eskaerak egin ahal izateko.
g) Dirulaguntzen onuradun diren entitateek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. artikulua aplikatu beharrez, 11. artikuluan ezarritako gardentasun betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.
h) Bai dirulaguntzaren eskaeran bai eta justifikazioan ere, beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia sortzea eta entregatzea.
i) Aurkeztutako eta onartutako jardueren aurrekontuaren %100 justifikatzea, emandako dirulaguntzak estaltzen duen portzentajea edozein dela ere.
j) Honako hauek aurreikusten dituzten arauei jarraitzea: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.
k) Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan haurrak eta nerabeak babesteko aurreikusitako neurriak betetzea (lege organiko hori Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka erabat babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren eraginpean dago). Lege horren 57. artikuluan jasota dago ziurtagiri negatiboa lortu behar dela Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralean, adingabeekin ohiko harremana eskatzen duten lanbide, ofizio eta jardueretan sarbidea izateko.
l) Diruz lagundutako ekintzak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortuz gero, horren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
13.2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
14.–Dirulaguntzak itzultzea.
14.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan zehaztutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.
14.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, jarduerak ez badira garatzen aurkeztutako proiektu proposamenean ezarritako baldintzak betez, edo entitateak nahiz entitate taldeak berak aurkeztutako deskribapenetik aldentzen badira, baldintzak hein batean bete ez direla joko da. Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
Lankidetza bidezko modalitatean bi elkartek batera proiektua aurkezten badute, eta haietako batek ez baditu guztiz betetzen jarduerak, baina, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, horrek ez badakar proiektuaren ez-betetze erabatekoa, banako modalitateko dirulaguntzen baldintzak aplikatuko dira espedientea izapidetzeko.
14.3. Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.
15.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.
16.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
17.–Datuen babesa.
Eskaera aurkezteak berekin dakar haren bidez bildutako datu pertsonalak jasotzea eta tratatzea. Datu horiek Lurralde Kohesiorako Departamentuak tratatuko ditu, prozedura hau izapidetzeko eta laguntza horien esleipena kudeatzeko. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuen inguruko eskubideak esteka honen bitartez balia ditzakezula: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea.
18.–Araudi osagarria.
Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.
I. ERANSKINA.–2025. URTEAN PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN EKINTZAK EGITEN DITUZTEN ELKARTEEI ZUZENDUTAKO NORGEHIAGOKA BIDEZKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIRA BANAKAKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA.
A) Banako eskaera egiten duen entitatearen datuak:
Entitatearen izena | |
Posta helbidea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
Ordezkaria | |
Ordezkariaren helbide elektronikoa |
B) Memoria, ekintzen proposamena eta diruz laguntzeko aurrekontua dakartzana:
0. Proiektuaren izenburua: ....................................................................................................................
1. Elkartearen egoitza sozialaren kokapena:
ELKARTEAREN EGOITZA SOZIALAREN KOKAPENA (5 puntu bitarte) | Pirinioetako eskualdea: Erronkaribar Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu Pirinioetako eskualdea: Aezkoa Pirinioetako eskualdea: Erroibar eta Luzaide Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta Artzibar Beste kokapen batzuk |
2. Proiektuaren kalitate teknikoa:
PROPOSAMENAREN DESKRIBAPENA Gehienez 1.000 karaktere (5 puntu bitarte) | |||
TESTUINGURUA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||
HELBURU OROKOR ETA ESPEZIFIKOAK Gehienez 1.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||
EKINTZEN DESKRIBAPENA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||
EGUTEGIA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||
GIZA BALIABIDEAK ETA BALIABIDE MATERIALAK Gehienez 1.000 karaktere (5 puntu bitarte) | |||
AURREKONTUA (10 puntu bitarte) Aurrekontuaren deskribapen idatzia (aukerakoa): Gehienez 1.000 karaktere | |||
AURREIKUSITAKO JARDUERAK | AURREKONTUA (euroak) | ||
1 | |||
2 | |||
3 | |||
4 | |||
5 | |||
6 | |||
7 | |||
8 | |||
9 | |||
10 | |||
11 | |||
12 | |||
13 | |||
14 | |||
15 | |||
Proiektuaren aurrekontua, guztira | |||
Eskatzen den dirulaguntza | |||
Ekarpen berekiak | |||
Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak | |||
Entitatea: ........................................................................... ........................................................................... ........................................................................... | Eskatutako zenbatekoa: .......................................................................................... euro .......................................................................................... euro .......................................................................................... euro | ||
3. Onuradunak. Gehienez 2.000 karaktere (15 puntu bitarte):
4. Genero ikuspegia. Gehienez 1.500 karaktere (5 puntu bitarte):
5. Euskara. Gehienez 1.500 karaktere (5 puntu bitarte):
6. Jarraipena eta ebaluazioa. Gehienez 2.000 karaktere (5 puntu bitarte):
7. zabalkundea eta komunikazioa: Gehienez 2.000 karaktere (5 puntu bitarte):
Oharra: karaktereen zenbaketan hutsuneak ere zenbatuko dira.
C) Aurkezten den proiektu osorako azken oharrak eta iruzkinak (gehienez 2.000 karaktere):
BAIMENA EMATEN DIO Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).
EZ DIO BAIMENIK EMATEN Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.
.......................................(e)n, .........................(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitateko lehendakaria edo proiektuaren ordezkaria.
II. ERANSKINA.–2025. URTEAN PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDE EREMUAN EKINTZAK EGITEN DITUZTEN ELKARTEEI ZUZENDUTAKO NORGEHIAGOKA BIDEZKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIRA LANKIDETZA BIDEZKO ESKAERAK AURKEZTEKO INPRIMAKIA.
D) Entitate eskatzailearen datuak:
Entitateen izenak | 1. entitatea, ordezkaria | |
2. entitatea, laguntzailea | ||
3. entitatea, laguntzailea | ||
Posta helbidea | ||
Telefonoa | ||
Helbide elektronikoa | ||
Ordezkaria | ||
Ordezkariaren helbide elektronikoa | ||
E) Memoria, ekintzen proposamena eta diruz laguntzeko aurrekontua dakartzana:
0. Proiektuaren izenburua: ....................................................................................................................
1. Elkartearen egoitza sozialaren kokapena:
ELKARTEEN EGOITZA SOZIALAREN KOKAPENA (5 puntu bitarte) | KODEA | 1. entitatea | 2. entitatea | 3. entitatea |
Pirinioetako eskualdea: Erronkaribar Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu Pirinioetako eskualdea: Aezkoa Pirinioetako eskualdea: Erroibar eta Luzaide Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta Artzibar Beste kokapen batzuk | | | |
2. Proiektuaren kalitate teknikoa:
PROPOSAMENAREN DESKRIBAPENA Gehienez 1.000 karaktere (5 puntu bitarte) | |||||||
TESTUINGURUA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||||||
HELBURU OROKOR ETA ESPEZIFIKOAK Gehienez 1.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||||||
EKINTZEN DESKRIBAPENA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||||||
EGUTEGIA Gehienez 2.000 karaktere (10 puntu gehienez) | |||||||
GIZA BALIABIDEAK ETA BALIABIDE MATERIALAK Gehienez 1.000 karaktere (5 puntu bitarte) | |||||||
AURREKONTUA (10 puntu bitarte) Aurrekontuaren deskribapen idatzia (aukerakoa): Gehienez 1.000 karaktere | |||||||
AURREIKUSITAKO JARDUERAK | PARTE-HARTZEA | AURREKONTUA (euroak) | |||||
1. | 2. | 3. | |||||
1 | | | | ||||
2 | | | | ||||
3 | | | | ||||
4 | | | | ||||
5 | | | | ||||
6 | | | | ||||
7 | | | | ||||
8 | | | | ||||
9 | | | | ||||
10 | | | | ||||
11 | | | | ||||
12 | | | | ||||
13 | | | | ||||
14 | | | | ||||
15 | | | | ||||
Proiektuaren aurrekontua, guztira | |||||||
Eskatzen den dirulaguntza | Entitate bakoitzarentzat | Guztira | |||||
Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak edo beste erakunde batzuenak | |||||||
Entitatea: ........................................................................... ........................................................................... ........................................................................... | Eskatutako zenbatekoa: ......................... euro ......................... euro ......................... euro | ||||||
3. Onuradunak. Gehienez 2.000 karaktere (15 puntu bitarte):
4. Genero ikuspegia. Gehienez 1.500 karaktere (5 puntu bitarte):
5. Euskara. Gehienez 1.500 karaktere (5 puntu bitarte):
6. Jarraipena eta ebaluazioa. Gehienez 2.000 karaktere (5 puntu bitarte):
7. zabalkundea eta komunikazioa: Gehienez 2.000 karaktere (5 puntu bitarte):
Oharra: karaktereen zenbaketan hutsuneak ere zenbatuko dira.
F) Lankidetza bidezko ekintzen proiektua (gehienez 2.500 karaktere).
LANKIDETZA PROIEKTUAK. Parte hartuko duten entitateetako bakoitzaren egitekoaren eta lankidetzak ekarri behar dituen onuren azalpena |
G) Aurkezten den proiektu osorako azken oharrak eta iruzkinak (gehienez 2.000 karaktere):
BAIMENA EMATEN DIO Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).
EZ DIO BAIMENIK EMATEN Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eska diezaien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta entitateak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.
Dokumentu hau sinatuz, behean sinatzen duten entitateek berretsi egiten dute 2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean dirulaguntzen deialdi honen eranskinean adierazitako ekintzarako edo ekintzetarako dirulaguntza lankidetzan eskatzeko asmoa, eta ekintza horiek gauzatzeko konpromisoak eta horietarako ekarpen ekonomikoa adierazten dituzte.
.......................................(e)n, .........................(e)ko .......................................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitateko lehendakaria edo proiektuaren ordezkaria.
III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ONURADUN IZATEKO
(Lankidetza bidezko eskaeren kasuan, beharrezkoa da entitate bakoitzeko bat betetzea)
…...……………………………...………………………………………………………… andreak/jaunak, …..................... IFZa duenak, ................................ entitatearen ordezkaria den aldetik, honako hau adierazten du:
- Entitateak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat bera ere.
- Entitate eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten duen zehapen penal edo administratiborik, ezta horretarako inhabilitazioa ekartzen duen legezko debekurik ere.
- Entitate eskatzaileak betetzen dituela honako hauetan ezarritakoa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
- Entitate eskatzaileak betetzen dituela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan haurrak eta nerabeak babesteko aurreikusitako neurriak (lege organiko hori Haurrak eta nerabeak indarkeriatik erabat babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren eraginpean dago). Lege horren 57. artikuluan jasota dago ziurtagiri negatiboa lortu behar dela Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralean, adingabeekin ohiko harremana eskatzen duten lanbide, ofizio eta jardueretan sarbidea izateko.
- Entitateak boluntarioentzat erantzukizun zibileko aseguru bat eta istripu aseguru bat kontratatuta dauzkala, edo proposatutako ekintzak hasterakoan (eta gauzatu bitartean) kontratatuta edukiko dituela.
- Entitate eskatzaileak (bi aukeretako bat markatu):
- Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzarik ez duela jaso eta/edo eskatu xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.
- Xede eta helburu bereko laguntzarik eskatu dio administrazio publikoren edo entitate pribaturen bati, eta/edo haietatik laguntzaren bat jaso du (jada emanak nahiz oraindik ebatzi zain).
- Erakundeak: .............................................................................................................................
- Zenbatekoa: ...................................................................................................................................
- Entitate eskatzaileak eskaera bat aurkeztu duela Pirinioetako Planaren lurralde eremuan ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako norgehiagoka bidezko dirulaguntzen deialdirako, honako entitate honekin edo hauekin lankidetzan: ....................................................................................................................................................................................................
- Entitate eskatzaileak (bi aukeretako bat markatu):
- Ezin du berreskuratu edo konpentsatu aurkeztutako fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) zenbatekoa. Hala bada, Ogasunaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, frogatzen duena baldintza hori betetzen duela.
- Aurkeztutako fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) zenbatekoa berreskuratu edo konpentsatu dezake.
.......................................(e)n, ........................(e)ko .......................................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitateko lehendakaria
IV. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN AMAIERAKO MEMORIA ETA GASTUEN JUSTIFIKAZIOA
1. Entitatearen datu orokorrak:
Entitatea: | |
Proiektuaren izena: | |
Ordezkaria: | |
Telefonoa: | |
Helbide elektronikoa: |
2. Azalpen memoria:
Egindako jarduketak, proposatutako helburuen eta lortutako emaitzen deskribapena (zer ekintza egin diren, nork, nola, noiz, non).
............................................................................................................................................................
Proiektua gauzatzean egindako aldaketak, halakorik bada.
............................................................................................................................................................
Proiektuaren ebaluazioa.
............................................................................................................................................................
Ondorioak.
............................................................................................................................................................
3. Aurkezten diren frogagiriak:
Erantsitako agiriak | Bai | Ez |
Fakturen eta gastuen frogagirien zerrenda. | | |
Kalkulu-orria Excelen, gastuak eta diru-sarrerak xehe azalduta. | | |
Proiektuari egotzitako pertsonen soldaten zenbateko gordinaren adierazpena. | | |
Jarduerak gauzatu izanaren frogagiriak. | | |
Proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela erakutsi dela frogatzen duten agiriak. | | |
Beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena. | | |
Frogagiriei buruzko oharra:
Ekintzen frogagiriak aurkeztu beharko dira, bai eta haiek gauzatu edo zabaltzearen ondoriozko produktuenak ere. Frogagiri horietan (argazkiak, web-orrietako eta sare sozialetako argitalpenetarako estekak, parte-hartzearen edo asistentziaren ziurtagiriak, etab.) agertu beharko da Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektuan parte hartu duela, egiten den publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatuz, esaldi honekin batera: "Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du".
4. Ekintzen datu ekonomikoak:
- Aurrekontu osoa: .................................................................................................................. euro.
- Egindako gastua: .................................................................................................................. euro.
- Emandako dirulaguntza: ....................................................................................................... euro.
- Dirulaguntzaren gastu justifikatua: ....................................................................................... euro.
Ekintzak beste erakunde publiko edo pribatu batek diruz lagundu ditu:
BAI EZ
5. Egindako ekintzen balorazio orokorra:
5.1. Proiektuan diruz lagundutako jarduera guztiak egin al dira?
BAI EZ
5.2. Jarduera guztiak egin ez badira, zergatik ez dira egin?
Aurrekontu faltagatik
Denbora faltagatik
Elkartekideen interes faltagatik
Elkarte barneko antolakuntza faltagatik
Beste arrazoi batzuk. Zein? .........................................................................................................
5.3. Alderdi positiboak eta hobetzekoak:
- Nabarmendu beharreko alderdi positiboak: ..........................................................................................
- Hobetu zitezkeen alderdiak: ..........................................................................................................,
.......................................(e)n, .........................(e)ko .......................................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitateko lehendakaria edo proiektuaren ordezkaria.
V. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA
Deialdia | Proiektuaren aurrekontua | ||
Erakundea | Emandako dirulaguntza | ||
Espediente zk. | Beste dirulaguntza batzuk, guztira |
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERARI LOTUTAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN LIKIDAZIOA | |||||||||||||
JARDUERAK | GASTUAK (eurotan) | DIRU-SARRERAK (eurotan) | |||||||||||
GASTUAREN KATEGORIA | GASTUAK, GUZTIRA | DIRULAGUNTZAK | BESTELAKOAK | DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | |||||||||
Lokalen eta ekipamenduen alokairua | Material suntsikorrak | Publizitatea eta/edo zabalkundea | Bidaiak, ostatuak eta dietak | Zerbitzu teknikoak eta profesionalak | Azpikontratazioa | Beharrezko beste gastu batzuk | Tributuak | Zeharkako gastuak | |||||
GUZTIRA | |||||||||||||
GASTUAK, GUZTIRA | KENDURA (GASTUAK – DIRU-SARRERAK) | ||||||||||||
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | |||||||||||||
FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA | |||||||||||
JARDUERA EDO EKINTZA | GASTUAREN EGIAZTAGIRIA (eurotan) | ORDAINAGIRIA (eurotan) | |||||||||
FAKTURA ZENBAKIA | FAKTURAREN DATA | ENTITATE HORNITZAILEA | KONTZEPTU DIRUZ LAGUNGARRIAK | FAKTURA, GUZTIRA | DATA | ZENBATEKOA | |||||
Gastu mota | Deskribapena | Zenbatekoa BEZik gabe | BEZa (1) | Guztira | |||||||
GUZTIRA | |||||||||||
(1) Gastu diruz lagungarriaren BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin dena. | |||||||||||
VI. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUEN AITORPENA
................................................................................................................................. andreak/jaunak, ....................................... IFZaren jabe, .......................................... den aldetik, eta .................................. IFZa duen ....................................................ren izenean eta haren ordezkari gisa, aitortzen du:
Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak eskatu eta jaso dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak deialdi honen bidez diruz lagundutako proiekturako:
ORGANO EMAILEA | DEIALDIA / DIRULAGUNTZAREN KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | EGOERA |
Oharra: "Egoera" zutabean, jarri hauetako bat: Eskatua, Onartua, Ordaindua.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak deialdi honetan ematen duenaz gain, ez dela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo eskatu proiektu honetarako.
.......................................(e)n, .........................(e)ko .......................................aren .........(e)(a)n.
Sinadura: Entitateko lehendakaria edo proiektuaren ordezkaria.
Iragarkiaren kodea: F2504013
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
