2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onarpena
2025eko martxoaren 20ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaien Etxarri Aranatzeko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2025eko plantilla organikoari.
Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluak zehatutakoa jarraituz, hasiera batean onartutako aurrekontua jendaurrean egongo da Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, NAOn eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal izateko.
Erreklamazioak eginez gero, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du erreklamazioei eta plantillaren behin betiko onespenari buruz. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2504478