69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, 2025. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez, baita Musika Eskolakoak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan xedatutakoaren arabera, hasieran onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2504469