69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2025eko otsailaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.203.213,52 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 85.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 874.614,44 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.027.920,18 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 768.200,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 140.778,84 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.099.726,98 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.884.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.960.783,44 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 217.134,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 997.209,54 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.099.726,98 euro.

Cortesen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2504539