69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Beteluko Erregistro Zibilaren Bulego Laguntzailean tramitatu da ezkontza zibilaren 20250206/028611 espedientea eta hura 2025eko martxoaren 31n Beteluko herriko etxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Lorenzo Zubillaga Goicoecheak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat, honako hau,

EBATZI DU:

1.–Udal honetako zinegotzi Iñaki Elizalde Zubillaga eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori herriko etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2504824