2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZPAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Azpako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontu orokorra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Azpan, 2025eko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, Sergio Hernández Nicuesa.
Iragarkiaren kodea: L2504568