69. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASARTAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2025eko aurrekontua. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 20an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.500 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 9.150 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 11.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 750 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 40.800 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.400 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 18.100 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 600 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 300 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 40.800 euro.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Asartan, 2025eko martxoaren 25ean.–Kontzejuburua, Luisa Lucila Monreal Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: L2504493