1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 1313E/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, honako deialdi honetako lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak hautatzeko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 30 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, otsailaren 19ko 1517E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zena.
Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 1517E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 30 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, Pablo San Julián Rodríguez jaunak eta David Azanza Ilzarbe jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 1313E/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin baitzen eta 10 egun balioduneko epea ireki baitzen lanpostuak hautatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 30 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan (Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 1517E/2024 Ebazpenaren bidez onetsia).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko martxoaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2504392