68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 19an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideen izendapena aldatzen duena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru, eta, horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira batzordeko kide.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko taldeek eta foru parlamentarien elkarteek Transferentzien Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen. Horretarako, Nafarroako Gobernuari berariaz eskatu behar zioten, eskaera egiaztatzeko moduko edozein bitarteko erabiliz, Transferentzien Batzordean tokia izateko, Nafarroako Gobernuak batzorde horretan duen ordezkaritzaren barnean.

Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatu ziren.

Nafarroako Gobernuaren 2025eko martxoaren 12ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideen lehen aldaketa egin zen.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko martxoaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, Vox Navarra foru parlamentarien elkartea desegitea eta Jiménez Román jauna Talde Mistoko kide izendatzea (kide bakarra).

Vox Navarra foru parlamentarien elkartea deseginda, haren kideek uzten diote Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatzen duten kideen artean egoteari.

Talde Mistoak proposatu du titularra eta ordezkoa izendatzea.

Bestalde, Geroa Bai parlamentu taldeak proposatu du ordezkoa aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak aldatzea, honela:

1.–Vox Navarra foru parlamentarien elkartea deseginda, talde horrek izendatutako kideek uzten diote Transferentzien Batzordeko kide izateari.

2.–Talde Mistoa ordezkatzeko, Emilio Jiménez Román jauna izendatzen da titular gisa, eta David Sainz Jiménez jauna ordezko gisa.

3.–Geroa Bai parlamentu taldea ordezkatzeko, Javier Ollo Martínez jauna izendatzen da ordezko gisa, María Roncesvalles Solana Arana andrearen ordez.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei eta Lurralde Politikarako Ministerioari, eta igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2504238