68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24/2025 FORU DEKRETUA, martxoaren 19koa, Germán Gómez Gacto jauna Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko titular izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2025eko urtarrilaren 27an emandako Ebazpenaren bidez (otsailaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 320. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2025eko martxoaren 6ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (2025eko martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, bidezkoa da Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko martxoaren hemeretziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Lehendabizikoa.–Germán Gómez Gacto jauna Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko titular izendatzea.

Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari eta Erregistratzaileen Elkargoko Nafarroako Dekanotzari.

Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2504237