3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN MINISTERIOA
Jendaurreko informazioa eta dei egitea 381ADIF2598 nahitaezko desjabetze espedientean okupatu aurreko aktak egiteak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeei. Espedienteak oinarri ditu "Estatuaren Interes Orokorreko Trenbide Sarean bazterbideak 750 metrora arte luzatzeko eraikuntza proiektua, Zaragoza - Irun linea, Caparrosoko, Artederretako eta Uharte Arakilgo geltokiak (Nafarroa)" izeneko proiektuaren obrak. Proiektua Caparrosoko, Uharte Arakilgo eta Untzueko (Nafarroa) udal mugarteetan eginen da
2025eko otsailaren 16an, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak nahitaezko desjabetzerako espedientea irekitzea eskatu du, aipatutako proiektuko obrak gauzatzeko behar diren lurrak eskuratzeko; proiektua 2024ko uztailaren 26an onetsi zen.
Onespenak berekin dakartza erabilera publikoaren edo interes sozialaren deklarazioa, ukitutako ondasunak okupatu beharra, eta okupazioa presakoa dela deklaratzea (Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea), eta, beraz, aplikatzekoak dira 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean jasotako arauak eta 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduan harekin lotuta jasotakoak.
Hori horrela, Trenbide Sektorearen Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du jendaurreko epea irekitzea 15 (hamabost) egun baliodunez, 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 17. artikuluan xedatu bezala kontatuta, epe horretan, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek eta interesa duten gainerako pertsonek eta entitateek idatziz aurkez ditzaten departamentu honetan bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduaren 56. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Desjabetzeen eranskina leku hauetan egonen da aztergai: Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren egoitzan, Garraio eta Mugikortasuneko Estatu Idazkaritzan, Lurreko Garraio Idazkaritza Nagusian, Trenbide Sektorearen Zuzendaritza Nagusian, Trenbideen Desjabetzeen Dibisioan, Paseo de la Castellana 67, 28046 Madril; ADIF-Alta Velocidad erakundean, Desjabetzeen Zuzendariodetzan, Pío XII.aren etorbidea 110, (Caracola 18), 28036 Madril; kasuan-kasuan ukituriko udaletan eta gobernu ordezkaritza edo ordezkariordetzetan. Gainera, desjabetzeen eranskina aztergai egonen da, web bidez, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren webgunearen (www.transportes.gob.es) Ministerioa/Parte-hartze publikoa izeneko atalean eta, orobat, Adifen webgunearen (www.adif.es) Gardentasun Atariko Informazio Publikoaren atalean.
Era berean, erabaki da dei egitea ukitutako ondasun eta eskubideen jabeei, okupatu aurreko aktak jasotzeko ekitaldira joan daitezen udal bakoitzak horretarako ezartzen duen tokian, ondotik aipatzen diren egun eta orduetan.
Argitalpen honen bidez jakinarazpena egiten zaie interesdun ezezagunei edo helbide ezezaguna dutenei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
Nolanahi ere, interesdunei banakako zitazio bidez deituko zaie aurreko aktak jasotzeko ekitaldira joateko.
OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN JABEAK
Uharte Arakilgo udal mugartea.
FINKA | POLIGONOA | LURZATIA | EGUNGO TITULARRA | HELBIDEA | LURZATIAREN AZALERA (m²) | DESJABETZEA (m²) | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | ONDASUN MOTA | OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EGUNA/ORDUA |
Y-31.1234-0001 | 2 | 421 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak); Adif - Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko GerentziaSan Ignazio etorbidea 3, behea, 31002 Iruña (Nafarroa); Plaza Biribila 2-4.a, Bilbo-Abandoko geltokia, 48008, Bilbo | | 28535 | 1523 | 0 | 0 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 9:00 |
Y-31.1234-0002 | Zerradon kalea | - | Ezezaguna | Ezezaguna | - | 0 | 44 | 115 | Landalurra | |
Y-31.1234-0003 | 2 | 422 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak); Adif - Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko GerentziaSan Ignazio etorbidea 3, behea, 31002 Iruña (Nafarroa); Plaza Biribila 2-4.a, Bilbo-Abandoko geltokia, 48008, Bilbo | | 869 | 35 | 0 | 290 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 9:00 |
Y-31.1234-0004 | 1 | 987 | Construcciones y Obras Pagozelay SL; Echarri Aramburu, José María; Herrero Mendive, Juan José | PG P II-Landa, 3.P. 1., 31880 Leitza (Navarra); Ezezaguna; Ezezaguna | 14912 | 0 | 0 | 6228 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 9:00 |
Untzueko udal mugartea.
FINKA | POLIGONOA | LURZATIA | EGUNGO TITULARRA | HELBIDEA | LURZATIAREN AZALERA (m²) | DESJABETZEA (m²) | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | ONDASUN MOTA | OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EGUNA/ORDUA |
Y-31.2384-0001 | 1 | 127 | Ducun Izpura, Ildefonso | San Millán kalea 11, 31396 Untzue. C (Navarra) | 8859 | 22 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 11:15 |
Y-31.2384-0002 | 1 | 34 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea; Ezezaguna | Sor Ángela de la Cruz kalea 3, 28020 Madril (Madril); Ezezaguna | 19872 | 888 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 13:30 |
Y-31.2384-0003 | 1 | 134 | Ducun Izura, Ramón Ángel; Ducun Izura, Julián | San Isidro kalea 25, 31300 Tafalla (Nafarroa); Ezezaguna | 9111 | 224 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 11:15 |
Y-31.2384-0004 | 1 | 33 | Canteras de Alaiz SA | Dormitaleria kalea 72, behea, 31001, Iruña (Nafarroa) | 6022 | 48 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 12:00 |
Y-31.2384-0005 | Bidea | - | Ezezaguna; Adif - Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia | Ezezaguna; Plaza Biribila 2-4.a, Bilbo-Abandoko geltokia, 48008, Bilbo | - | 1027 | 0 | 0 | Landalurra | |
Y-31.2384-0006 | 1 | 28 | Doria Esparza, Elena | Orreaga etorbidea 6, 2.a, 31002 Iruña, Nafarroa | 5210 | 953 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 12:00 |
Y-31.2384-0007 | 1 | 159 | Untzueko Udalaren herri-lurrak; Adif - Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia | Ezezaguna, 31396 Untzue (Nafarroa); Plaza Biribila 2-4.a, Bilbo-Abandoko geltokia, 48008, Bilbo | 1366 | 62 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 13:30 |
Y-31.2384-0008 | 1 | 13 | Arrazubi Labiano, Miren Edurne; Adif - Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko Gerentzia | Larrabide kalea 25, 3. ezk., 31005 Iruña (Nafarroa); Plaza Biribila 2-4.a, Bilbo-Abandoko geltokia, 48008, Bilbo | 39072 | 369 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 12:45 |
Y-31.2384-0009 | 1 | 170 | Serrería Bengolea SA | Ipeñarrieta kalea 44, 20700 Urretxu (Gipuzkoa) | 14187 | 0 | 0 | 7250 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 12:45 |
Caparrosoko udal mugartea.
FINKA | POLIGONOA | LURZATIA | EGUNGO TITULARRA | HELBIDEA | LURZATIAREN AZALERA (m²) | DESJABETZEA (m²) | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | ONDASUN MOTA | OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EGUNA/ORDUA |
Y-31.0654-0001 | 3 | 585 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | San Ignazio etorbidea 3, behea, 31002 Iruña (Nafarroa) | 72030 | 24 | 0 | 0 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 16:45 |
Y-31.0654-0002 | 3 | 414 | Adrián Osta, Mercedes | Julián Gayarre kalea 1, 31380 Caparroso (Nafarroa) | 3193 | 180 | 0 | 1627 | Landalurra | 2025-05-21 / 16:30 |
Y-31.0654-0003 | 3 | 447 | Nafarroako Foru Komunitatea (Landa Garap. eta Ingur.) | González Tablas kalea 7-B, 4.a, 31004 Iruña (Nafarroa). | 6590 | 0 | 0 | 894 | Hiri lurra | 2025-05-21 / 16:45 |
Y-31.0654-0004 | 3 | 525 | Marín Luqui, Belinda; Sánchez Zabalza, Jesús Luis | Julián Gayarre kalea 2, 31380 Caparroso (Nafarroa) Ezezaguna | 93221 | 222 | 0 | 0 | Landalurra | 2025-05-21 / 16:30 |
Madrilen, 2025eko martxoaren 14an.–Trenbide Sektoreko zuzendari nagusiaren ordez, Trenbide Ebaluazioko zuzendariorde nagusia, Francisco Javier Sánchez Ayala.
Iragarkiaren kodea: E2504151