68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 181. lurzatian. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2025eko martxoaren 18an egindako osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat. Sustatzaileak aurkeztutako proiektua Rafael Aristu Alcelay goi mailako arkitektoak idatzi du, eta haren helburua da bolumetria definitzea, familia bakarreko etxebizitza bat eta garaje independentea eraikitzeko Orbaizetako 2. poligonoko 181. lurzatian. Ander Goikoa Fernándezek sustatu du.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orbaizetan, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504553