68. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2025eko apirilaren 16an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren web-orrian, 948 012012 telefonoaren bidez edo CaixaBanken eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak apirilaren 16an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte, eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Berriobeitin, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2504371